XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAMINAK ETA MAIDEAK (I)

MITOLOGIA

Kobazulo, putzu eta erreketan bizi diren izakiak dira, giza itxurakoak izan arren, hegazti oinak dituztelarik.

Gizonezkoei, Maide deitzen zaie, eta emakumezkoei (ezagunagoak) Lamin.

Maideei buruzko kontakizunak oso urriak dira eta betetzen dituzten funtzioak beste izaki batzuren berdinak dira.

Horrela, zenbait lekutan, harrespilen egiletzat dauzkate, edo trikuharrien egiletzat beste zenbaitetan.

Laminei buruzko ipuinak berriz, ugariak dira.

Euren jardun ezagunenak, erreketan erropak garbitu eta urrezko orraziarekin ilea orraztea dira; baina trikuharri, zubi etxe eta gazteluen eraikuntza ere beraiei egozten diete.

Gaur egun, laminetaz hitzegiterakoan, beste garai bateko ustezko izakiak balira bezala aritzen gara.

Halere, aurrean esaera zahar ezagun hau gogora datorkion jendea ere bada:

Izena duen guztia omen da.

Esaldi honek kristau ikuspegiarekiko duen aldea dela eta, beste esaera bat moldatu da:

Direnik ez da sinistu behar; ez direla ez esan behar.

LIHER LARREA